Emoziotatik eta bizipenetatik tiraka, euskarak Araban izandako ibilbidea aztertzen du Araba lehen alaba dokumentalak. Mikel Sanchez Duran zinemagileak eta Ariana Rac artista plastikoak sortu dute. Arabarrak dira, eta salatu dute Araban euskara biziberritzeko egindako lana ertzetan geratzen dela maiz. “Erakutsi nahi dugu Araban zernolako bizipenak dauden eta zernolako hedapena izan duen euskarak”, esan du Racek. Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean estreinatu ztuen dokumentala, irailaren 27an, eta “oso harrera ona” izan zuen.