Gabonetarako zazpi musika liburu

Betiko legez, Olentzero Durangoko Azokarekin dator, eta azmen orduko erosketak ixteko asmoz hemen gure aukeraketa, euskarazko liburu bakarra dagoen arren (pasa den urtea Su festak itzela argitaratu zen), berrargitalpen berezi bat, baina saiakera argia, dibulgatzailea eta astunetik at gomendatzeko aukera ezin da gauldu. Titulu konstruktiboak dira kritikoak baino gehiago, egungo musika mundua ulertzera eta aktibatzera bideratuak. Era berean, Palestinako genozidioaren, Spotifyri egindako boikotaren eta KKR gaiaren inplikazio kulturalek markatutako urte bat laburbiltzen dute, nahiz eta hala ere tokiko musika uzta bereziki emankorra izan den. Azken oroigarri bat: hurbileko sorkuntza loratu egiten da komunitateak maitasunez eusten dionean, beraz, erosi lokala!