30 urtez, testuingurura egokitzen

Hiru hamarkadako ibilbidean, ‘Euskal Herria zuzenean’ festibalak erakutsi du ez dela soilik festa bat. Ipar Euskal Herrian “arnasgune” bilakatu da. 2026ko ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko da EHZren urtebetetzea, Arberatzen. Urtero lez, hitzaldiz, emanaldiz; eta, nola ez, musikaz betea egongo da 30. EHZ.