LITERATURATIK eta feminismotik hiriari begiratu dio Irati Majuelo Itoizek (Iruñea, 1993) argitaratu berri duen liburuan: Hiria gure oinetan. Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan. Bost euskal eleberrietatik tiraka irakurlea hiriko paseatzaile bihurtu du. Literatura Ikasketetan doktorea da, eta Euskal eleberrigintza urbanoaren irakurketa feminista bat (2023) doktoretza tesia da saiakera liburuaren oinarria. Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren 17. liburua da.