Hilean behin, gutxienez, agertzen da hedabideetan erretiratuen edo pentsiodunen aurkako zerbait: halako fundazio batek pentsioen etorkizun beltza gogoratzen digu, ez dakit nongo unibertsitateko “ikerketa” talde batek ehun urte barruko demografiaz txostena ateratzen du, ekonomialari andana batek oraingo pentsio sistema bideraezina dela errepikatzen du eta abar; oraingo honetan kazetari edo idazle batek liburu bat idatzi du non esaten baita pentsiodunek eta erretiratuek kristoren bizimodua (“una vida cañón”) daramatela duten erretiro-pentsioei esker.