Gela (I)

Egia da kontzepzio idealistek ezer gutxirako balio dutela eraginkortasunarekin bat egiten ez badute. Arrazoia izatea nahikoa ez da. Arrazoi bera bizitzan bertan txertatzea eta horrela gure urratsen gida bihurtzea beharrezkoa da. Eta hori gure errealitate eta etorkizun konplexuko edozein eremu edota arlotan, baina agian bereziki, hezkuntza edo irakaskuntza izenez ezagutzen den guztian. Henry Giroux pedagogo estatubatuarra da, erreferentzia handienetakoa eta irakaskuntza tradizionalki izan denaren ikuspegi eta diskurtso berriak eta era berean ikuspegi kritikoak proposatzen saiatzen aritutakoa.