Urtarrilaren 1ean egutegiaren aldaketarekin bat eginez, bizitza ere aldatu egingo balitz bezala jokatzen dugu; urteaz aldatuz, bizitzaz ere aldatzeko aukera aproposa dela uste dugu. Horregatik, urte hasieretan, beti, asmoz beretiko proposamenak idazten ditugu: soberan ditugun kiloak kendu, -urte honetan baietz!-, osasuna zaintzea gimnasioan izena emanez, erretzeari uztea... Mundua, berez, ez da aldatzen, baina gizarte bezala baietz sinetsi nahi dugu. Horregatik, airean ideia temati bat flotatzen du egunotan: berriro hasteko aukera.