Eltxoek gehiago ziztatzen gaituzte deforestazioaren ondorioz

Basoak eta fauna basatia desagertzeak eltxoen dieta aldatzen ari da eta, ondorioz, intsektu horiek gizakien odolaz elikatzeko gero eta joera handiagoa erakusten dute. Brasilgo baso atlantikoan egin den azterlan batean ikusi ahal izan denez, eltxoek beren elikadura-ereduak aldatzen dituzte deforestazioak animaliak beren habitatetik kanporatzen dituenean. Ikertzaileek ohartarazi dutenez, fenomeno horrek areagotu egiten du denge, zika edo sukar horia bezalako gaixotasunen transmisioa emateko arriskua.