“Bankutik deitu didate gaur. Hipoteka simulazioa bidali didate. Eta? 35 urterako izango litzateke. Hilean, 1.050 euro. Hori da orain alokairuan ordaintzen duguna baino gehiago. Bai, baina diferentzia da hau gurea izango li-tzatekeela… teorikoki. “Teorikoki” diozu, baina bankuarena da ordaindu arte. Egia da. Baina, pentsa: 65 urterekin etxea ordainduta eduki-tzea…Eta pentsa, kontrakoa: lanik gabe geratzen bagara? Edo banatzen bagara? Edo osasun arazoak baditugu? Beti okerrena pentsatzen duzu. Ez da okerrena pentsatzea. Errealista izatea da. Gure gurasoek lan egonkorrak zituzten. Guk ez. Nik egonkortasuna behar dut. Etxe bat, sustraiak, lasaitasuna. Nik lasaitasuna zorpetuta ez egoteak ematen dit. Orduan, zer? Beti alokairuan? Ez dakit… baina, batzuetan pentsatzen dut sistema dagoela gaizki diseinatuta. Erosi ezean dirua “galtzen” duzu, baina erosteko baldintzak ezinezkoak dira. Eta bitartean urteak pasatzen ari zaizkigu. Bai… eta erabaki bat hartu ezinik jarraitzea ere nekagarria da”