Isaba eski kanpaina: elurra, ikaskuntza eta adiskidetasuna

Atargi ikastetxeko 6. mailako ikasleok aukera paregabea izan dugu aurten: Isabara eski kanpainara joatea. Denbora luzez prestatzen aritu ondoren, azkenean iritsi zen irrikaz itxaroten genuen astea. Denontzat esperientzia aberasgarria eta ahaztezina izan da, bai eskiatzen ikasteko edo hobetzeko, bai elkarrekin bizitzen, ikasten eta ongi pasatzen jarraitzeko. Ikasle batzuk Onki Xin ostatuan egon ginen eta beste batzuk Metsola ostatuan.