Babes sozial handiagoko uneak bizi izan ditu, baina feminismoak beti egin du igeri korrontearen kontra. Beti izan da eta da deserosoa, jartzen duelako ezbaian gure gizarte-antolamendua bera, botere-harremanak, belaunaldiz belaunaldi transmititutako hainbat sinesmen. Feminismoaren lorpen bakoitza da erresistentzia handia izan duen borroka luze eta deseroso baten emaitza bat.