“Irakurketa diferenteak egin daitezke, norberak espiritualtasunarekin duen loturaren arabera”

Berria egunkarian eszedentzia eskatu, eta ostatu batean aritu da lanean Zaldi bat liburua idatzi bitartean Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia, Lapurdi, 1994), Unai Iparragirre Zaldua, liburuko protagonistetako bat, hil zen leku berean. Mirenek, beste protagonistetako batek, emango du haren berri gehienetan, hain justu, haurra jaio eta sei hilabetera mendira aldiro joaten hasi eta zaldi bat aurkitzen duenean; harekin sortutako harremana da liburuaren oinarrietako bat, Unai ekarriko baitio gogora.