Esperantzarako ate bat

Maite duten pertsona baten suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun. Eva Bilbao Garmendiak eta Agustin Erkizia Olaizolak 2016an sortu zuten elkartea, euren semea Joseba 2013an suizidioagatik hil ostean. “Hutsune bat zegoelako sortu genuen elkartea, ez genuelako hemen errealitate hau partekatzeko aukerarik ikusten. Familiei lagundu nahi genien”, esan du Erkiziak. Elkartean, besteak beste, sentsibilizazioan, prebentzioan eta suizidio bidezko galerak jasan dituzten pertsonei laguntzen aritzen dira. Iluntasunetik argitasunera dokumentalak suizidio bidez gertuko norbait galdu duten pertsonentzako itxaropenezko mezu bat zabaltzea du helburu. Erkiziaren, Iratxe Etxenike Sarrateren eta Begoña Vesga Allenderen lekuko-tzak jasotzen ditu dokumentalak. Etxenikek aita galdu zuen eta Vesgak semea. Usoa Zuluetak, Carla Lópezek eta Nahia Arteagak sortu dute dokumentala Mondragon unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko graduko GRAL Gradu Amaierako Lanerako.