Buruz, bihotzez, oinez kanta: ikasle baten ametsa

Igor Martínez Aisa Paz de Ziganda ikastolako ikasle ohiak ez zuen dudarik egin kantan parte hartzeko Nafarroa Oinez 2025 bere ikastolan egingo zela jakin zuenean. Atarrabiako gazte hau euskal kulturaren maitale, musikari eta diziplina anitzeko hainbat proiekturen ekoizle da eta oso argi zuen nola garatuko zuen proiektua ikastolarekin harremanetan jarri zen lehen momentutik. Bere kemenak, sendotasunak eta profesionaltasunak ez zituen epel utzi eta, hortaz, ahobatezko erabakia izan zen kanta bere eskuetan uztea.