Mendialdearen 50. urteurrena: errotutako komunitate baten ospakizuna

Aurten Mendialdea Eskolak bere 50. urteurrena ospatzen du, eta mende erdi honetan egindako ibilbidea gogoratzeko eta etorkizunera begiratzeko une berezia izango da. Hori dela eta, udaleko teknikariek, guraso elkarteko ordezkariek eta haur eskolako, Mendialdea I eta Mendialdea IIko zuzendaritzek batzorde bateratua osatu dute. Batzorde horren helburua argia da, urteurrenaren inguruko ospakizunak antolatzea ez ezik, eskolaren gaur egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketa prozesu sakon bat abiatzea ere.