Harrizko Bihotza

Oso gogokoa daukat, oso bai, Karmele Jaio Gasteiztarra, kazetari eta idazlea. Oso aspalditik. Irakurri egin izan ditut bere idazlan guztiak, hala nola, orain dela hogei eta bi urte idatzitako ‘Hamabost zauri’, ‘Zu bezain ahul’, ‘Ez naiz ni’, ‘Amaren eskuak’, ‘Musikaren airean’, ‘Aitaren etxean’, ‘Maitasun kapitala’, ‘Orain hilak ditugu’. Ipuinak eta olerkia tartean. Jakina da sari ugariren jabe dela Karmele eta hizkuntza askotara itzulia izan dela. Jakina baita moldaketak izan dituela ere zinema eta antzerkirako moldaketak barne. Oraingoan ‘Harrizko Bihotza. Taupaden alfabeto bat’ suertatu zait.