Diario de Noticias
Martin Artola bertsolariak txapelketarako auto bidaia haren ostean, uste zuenean bizitza nahiko soluzionatua zuela, dena zalantzan jarri zaio, denak egonkortasuna galdu du. Aspaldian egon ez den lagunekin elkartuko da afaritarako, eta ikusiko du lagun bakoitzak nola eman dion, edo ez dion eman bizitzari soluzio bat. Beñat eta Unai Gaztelumendi (Añorga, Gipuzkoa, 1987 eta 1988) anaiek elkarlanean sorturiko bigarren lana da Azken Afaria komikia. Bertsolari Aldizkariak argitaratu du. Bidea da borroka lehen komikiko protagonista bera du istorioak, baina oraingoan bestelako krisiei aurre egin beharko die. Kapituluen hasierek eta amaierek mahai bueltara daramate irakurlea, lagun arteko afaria da ardatza. Martxoaren 25ean Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Menta liburu dendan aurkeztu zuten sorkuntza.
Go to News Site