Diario de Noticias
Gema L. Las Heras 1989an jaiotako itzultzaile azkoitiarra da. Itzulpengintza eta Interpretazioa gradua ikasi zuen Gasteizen, eta horren ondoren, arlo berdineko bi master egin zituen. Gasteizen ez ezik, atzerrian ere igaro ditu bi urte, Alemanian eta Quebecen. Betidanik aritu da itzultzaile eta zuzentzaile lanetan, eta gaur egun IVAPen lan egiten du, administrazioko itzultzailea da. Literaturan, hiru itzulpen egin ditu. Edna O’Brienen Landa aldeko neskak, 2022an; Annie Ernauxen Emakume izoztua, 2023an, eta bere azkenengo lana, Han Kang nobel saridunaren Barazkijalea, 2025ean.
Go to News Site