Collector
“Musikaren merkantilizaziotik aparte geratzeak ez nau nahitaez sorkuntza-prozesutik edo zirkuitu kultural orotik kanpo uzten” | Collector
“Musikaren merkantilizaziotik aparte geratzeak ez nau nahitaez sorkuntza-prozesutik edo zirkuitu kultural orotik kanpo uzten”
Diario de Noticias

“Musikaren merkantilizaziotik aparte geratzeak ez nau nahitaez sorkuntza-prozesutik edo zirkuitu kultural orotik kanpo uzten”

Haritz Olaeta musikan hasi zen gitarraren bidez. Oñatin ohikoak ziren punk, rock eta oi! estiloak, baina bideak musika urbanoa egitera eraman du. Hainbat izen ager-tzen dira Haritz Olaetaren ondoan. Lehenengoa, Josu Ezeizabarrena, unibertsitateko gelakidea eta denbora gutxian bere musika kidea bihurtu zena. Biek osatzen dute DOCE C taldea. Rap, pop eta rock estiloak uztartzea lortu dute. Orain dela sei urte hasi ziren proiektuarekin, baina aurten aurkeztu dute lehenengo diskoa: Gerraosteko irrintziak. Ekoiztetxerik ez, baina ondo inguratu dira diskoa sortu ahal izateko. Musika ulertzeko modu anitz daudenaren seinale da Olaeta, eta idazteko grinari tiraka egin du bidea.

Go to News Site