Collector
Karlos | Collector
Karlos
Diario de Noticias

Karlos

Ez naiz zehatz oroitzen etxeko mahaian noiz aipatu zen lehen aldiz Karlos Garaikoetxearen izena. 1970eko hamarkadaren erditsuan izanen zen. Abokatu iruindarra Nafarroan ikastolak sortzen laguntzen zebilen orduan, Jesus Atxarekin eta bertze zenbaitekin batera. Geroago, anai-arrebok harekin topatzen ginen noizbehinka etxeko korridorean, bilkura misteriotsuren batetik aterata. Ezkutuko politika, eta berehala, agerikoa. Adinak adin, gure aitaren laguna zen denen aho-mihietan zebilen gizon irribarretsua:Karlos. Bere nafartasuna ez ezik, bertzelako merezimendurik ere bazuen Garaikoetxeak EAJko buru aukeratu zutelarik, baita Euskal Autonomia Erkidegorako lehendakaritzarako hautagai izendatu zutelarik ere. Nor nafar bat baino hobea hegoaldeko lau probintzienbatasunaren ametsa gorpuzteko? Gasteizko Legebiltzarrean 100 jarlekutarako tokia zegoen orduan, 25na Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako, eta 25 gehiago luze gabe etortzekoak ziren ordezkari nafarrendako.Gaurko ikuspegitik ikusita, agian ez zen hain ideia ona izan alderdia Nafarroan liderrik gabe uztea, begirada luzeko jendea gehien behar zen momentuan. Del Burgo,Aizpuneta Urralburu Amejoramendua aurrera eramaten ari ziren bitartean, Garaikoetxea buru belarri zebilen Euskadiko administrazio autonomiko berriaren zutabeak ezartzen.EAJk lehendakaritza utzarazi zion handik labur, eta nafarrok, halaber, utzi genion bolada batez ongi etorriak izateari EAEko mundu ofizialean. Garaikoetxeak Eusko Alkartasuna sortuz erantzun zuen, baina horrek ez zuen politika foralera itzularazi. Berak abiarazitako alderdiari kosta ala kosta eusten ikusi dugu azken urteetan, baita politikaren lehen lerrotik aldendu eta gero ere. Lehendakari gisa egindako lanari esker ona eman dio berrikitan Jaurlaritzak, hainbertze urteren ondotik. Media Lunan topatzen nintzen harekin, eta zenbaitetan azken albisteak iruzkintzen. Igerian zebilela hil da, politikaren igerilaria.

Go to News Site