Diario de Noticias
Egia esan irakurle estimatua Pasapalabra telebistako programa ez dut gogokoa hain zuzen. Baina emazte Patriziaren eraginez ba ikusten hasi nintzen, gogokoa guztiz bilakatu arte. Pasapalabra sari nagusitik Espainiako Zerga Agentziak zenbat kentzen duen jakin ondoren: Logikoa iruditzen zait esan zuen. Jatorriz argentinarra den galiziar lehiakideak defendatu zuen sariaren %40 baino gehiago zergetara bideratzea. Otsailaren 5eko ostegunean Rosa Rodriguezek historia egin zuen saioaren historian gehien saritutako emakumea izan zen formatuak inoiz eman duen sari nagusirik handiena irabaziz: 2.716.000. Ez da guztia berarentzat izango. Izan ere, ez du sariaren ia erdia jasoko, 1.358.000 €. Pozik dago: Jasoko dudana nahikoa baino gehiago da, %40 baino gehiago zergetara bideratzea, zerbitzu publikoek eman dioten guztia gizarteari itzuli ahal izango baitio; nire kontuan iritsiko dena nahikoa baino gehiago da bilatzen ari nintzena estaltzeko, hau da, lasaitasuna.
Go to News Site