Nafarroako biztanle guztiek ozonoak kutsatutako airea arnastu du 2025ean zehar

Nafarroako biztanle guztiek ozonoak kutsatutako airea arnastu du 2025ean zehar

Ozonoak eragindako kutsadurak gora egin du Nafarroan eta azken hiru urteetan izan den mailarik altuenera iritsi da. Ekologistak Martxan erakundeak ezagutzera eman duen txosten batean arabera, Nafarroako biztanle guztiek ozonoak kutsatutako airea arnastu du azken hilabeteetan. Txostena Foru Erkidegoan diren hamar neurketa-estaziotan jasotako datuak jaso ditu. Uda honetan izan diren bi bero-bolada luzeak direla eta, aurtengoa erregistroak daudenetik inoiz erregistratu den udarik beroena izan da. Tenperatura altu horiek, nolabait, azaltzen dute eguzkiaren erradiazioarekin zuzeneko harremana duen kutsatzaile horren gorakada.